XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak ere ez zuen sinetsi; igo zen eta ahuntzak hura ere jan egin zuen.

Maritxu negarrez hasi zen etxe atarian; eta inurri txiki bat iragan zen handik.

- Zergatik egiten duzu negar Maritxu? - Goian ahuntz basati bat dago eta berak jan ditu gure ama eta bi ahizpak.

- Neuk hilko dut ahuntz basati hori; ikusiko duzu!.

Ahuntzak inurri txikia ikusi zuenean, hauxe esan zion: - Uuuuuu!
Ahuntz basatia nauzu,
mendiz mendi nabilena
kris-kras jateko prest
inurririk bizkorrena.

Eta inurri txikiak:
- Ni berriz inurritxo naiz,
inurririk txikiena;
hozka eta hozka hasten banaiz
laster da zure azkena.